2020/05/29

Urdaneta kalea itxita / Cierre de la calle Urdaneta

Bihar, hilak 30, goizeko 8:00etatik aurrera, Urdaneta 4 lur sailean eraikitzeko erabili duten garabia kenduko da eta ordu horretatik eta desmontaketa lanak amaitu arte, Urdaneta kalea trafikoari erabat itxita geratuko da. Trafiko guztia Joan Amezketa kaletik desbideratuko da, eta kale horretako 8 zenbakian dagoen garajetik ezingo dira kotxeak irten, ezta sartu ere. Bestalde, autobusen geltokiak ere aldatuko dira eta Tximista, Arana kalea, Ordizia kalea eta Urdaneta 42ko geltokian ez da geldituko. Otegienean egingo dute geldialdia eta zuzenean Urdaneta 72ra joango dira.

m myriamaranburu
2020/05/26

Komun publikoak bihartik zabalik / Mañana se abren los servicios públicos

Bihartik aurrera hurrengo komun publikoak irekita egongo dira, 10:00-12:30 eta 17:00-20:00, astelehenetik-ostiralera: Plaza nagusiko komuna, Barrena parkeko komuna, Eskarabillako komun automatikoa eta Altamirako komun automatikoa. Ordutegi horretan pertsona bat arduratuko da komunak ireki eta itxi eta garbitzeaz.

m myriamaranburu